Egaña Banatzailea familia giroko enpresa bat da. Hastapenak 1960. hamarkadakoak dira, L. Egañak ekin zion legamia okindegietatik banatzeari ibilgailu bat erabiliz; ordura arte, legamia trenez banatzen zen, okindegitik gertuen zegoen geltokira iristen zen. Ondoren, haren semeak, J. Egañak, jarraitu zuen legamia banatzen. 2007tik hona, bilobak, A. Egañak, hartu du enpresaren ardura.

Merkatuaren behar eta eskakizunei erantzute aldera, produktuen eskaintza handitzeko eta eguneratzeko ahalegin irmoa darabilkigu azken urteotan, gure zerbitzua bezeroen beharretara moldatzea biziki garrantzitsua dela baitakigu.

Egun honako produktuak, arruntak zein ekologikoak, eskeintzen ditugu: legamia, irina eta lanabesak.