Añanako Gatz Harana

Añanako Gatz Haranako banatzaile ahalmendunak gara Iberiar penintsularako.

Añanako Gatz Harana Arabako Añana udalerrian dagoen barnealdeko gatzaga da. Haranaren alderik garaienean dauden iturburuetako ur gazia erabiltzen da gatza ekoizteko. Horretarako, gatzuna larrainetaraino garraiatzen da. Plataforma horietan, jalkitzen uzten da, eguzkiaren eta haizearen eraginez ura lurrundu dadin eta, hala, gatza sortu dadin.

Gatz-ustiaketa IX. mendetik dokumentatua dago, eta, XX. mendearen erdialdean gainbehera-prozesu azkar bat izan ondoren, mende amaieran erakundeek sustatutako Plan Zuzentzaile bat abiarazi zen, gatzaga modu integralean berreskuratzeko xedez. Hala, gatz-fabrika zaharra produktu turistiko eta gastronomiko garrantzitsu bihurtuz.

Egaña Banatzaileak produktu hau eskeintzen du:

  • Añanako gatz minerala, 20 kg-tako zakutan.