Bionavarrako II. azokan izan ginen.
Hasi berrria den azoka da, handitzen ari dana eta oso interesgarri izan dena, gure ustetan. Produktu ekologikoen, bizitza osasuntsuaren eta kontsumo arduratsuaren II. azoka.
Postuak honako arlo hauetan sailkatu ziren: bioeraikuntzaren, elikadura, energia berriztagarriak, ehun-gaiak, produktu naturalak, kosmetika, natura-terapiak eta osasunean. Egitarauak tailer, hitzaldi, produktuen aurkezpenak eta dastaketak zituen.
Interes gehien sortu ziguten postuak elikadurazkoak, ehun-gaiak eta sinplasticokoa izan ziren. Okinen arlotik geraturatutakoak Uliako labea/Tribal Trading eta Bioandelos izan ziren. Hamaiketako bezela… ekotaloa noski, mundiala!
Urrengo urtean berriz itzuliko gara.