Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat zetorren astebukaeran, Ficoban, Bioterra 2016 azoka ospatu zen. Bertan produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuari buruzko postu ezberdin ikusgai egon ziren.
Bertan izan ginen gu ere, gure legamia, harrotzaile, eta irinekin.
Esperientzi berria eta zoragarria, asko ikasten duzun hoietakoa. Inguruko enpresa, elkarte zein kolektiboekin hitzegiteko, hartu-emanak lantzeko eta elkarrizketak luzeak edukitzeko aukera izan genuen. Gure produktuak publiko orokorrari aurkezteko aukera paregabea eduki genuen eta beraien galderei zein zalantzei erantzuteko prest egon ginen.
Gure postua, ogi ederrez apaintzen lagundu gintuzten Kortazar landetxe-okindegia, Garia okindegia eta Mokorreko bordako okinei, mila esker.
Guregana gerturatu zineten guztiei mila esker zuen harretagatik.
Urrengo urtean berriz ere elkar ikusiko gara!
Mixes de maiz, centeno y multicereal. Levadura e impulsor sin gluten.